Eltziegora irteera antolatu dute ekainaren 22rako
IDIAZABAL // Ekainaren 22an urteroko irteera egingo dute idiazabaldarrek Eltziegora. Joateko asmoa dutenek aldez aurretik izena ematea komeni da ekainaren 20a baino lehen, udaletxean edo udalaren webgunean eskaera beteta. 25 euro ordaindu beharko dira eta prezio horretan autobus zerbitzua, bazkaria eta afaria sartuko dira. Autobusa 08:30ean abiatuko da eta gauean bueltatuko da.













