Egindako lanaren aitortza
Laureano Telleria eta Ander Svensson, Xepeiño Agirre, Irati Xiaoyan Agirre, Eneko Ibañez, Jon Ander Martinez, Iñaki Elorza eta Goierri futbol taldeko kirolariak omendu dituzte Seguran, San Joan egunean.
Egindako lanaren aitortzarako eguna izan da gaur Seguran, San Joan egunekoa. Batetik, 40 urtean elizako kanpandorrera igoz herriko erlojua martxan eduki izanagatik, Laureano Telleria omendu nahi izan du Segurako Udalak.
Bestetik, herri kirol saioa hasi aurretik, urteko kirolari txapeldunak saritu nahi izan ditu udalak. Hain zuzen ere, Ander Svensson atleta, Xepeiño Agirre bolaria, Irati Xiaoyan Agirre gimnasta, Eneko Ibañez futbolaria, Jon Ander Martinez eta Iñaki Elorza rally gidaria eta kopilotua, eta Goierri futbol taldeko kadete mailako futbolaria.
Seguran, bihar bukatuko dituzte
Bihar, San Joan bigarrena dute Seguran, jubilatuen eguna. 10:15ean Kriseilu Txistulari Taldearen goiz eresia izango da eta 11:30ean, jubilatuentzako igel eta bote jokoak plazan; 12:30ean amaituko da izena emateko epea. Ondoren, hamaiketakoa izango dute Atseden elkartean. Bestalde, 13:00etan, toka eta bola txapelketa herrikoia jokatu dute arboladian eta ordu berean, txakolin dastaketa eta sardina jana izango dira plazan, Incansables txarangak alaituta.Arratsalde partean, 17:30ean, buru handi eta gizaundiak eta 19:00etan, herritarre sortutako eta egindako umorezko antzerkia izango da. Iluntzeko eta gaueko giroa Takittto musika taldeak alatiuko dute. 21:00etan, herri afari elegantea (jana norbere kontura eta ardoa udalaren eskutik) izango da, 23:30ean, zopa pertzaren kalejira egin aurretik. Gauerdian, 24:00etan, zopa pertza igota, agurtuko dituzte San Joan jaiak.













