Zeraingo marrazkilari txapeldunak
San Joan inguruan egindako festan aukeratu dituzte Zeraingo jaietako egitarauko, urtekariko eta azoka ekologikoko 25. urteurreneko poltsetako irudiak.
Hiru marrazki lehiaketetako irabazleak. Beste urte betez, San Joan bezpera berezia egin zuten atzo Zerainen: San Joan sua piztu aurretik, hiru marrazki lehiaketetako irabazleak aukeratu eta saritu zituzten.
Urtekariko azalean Uxue Saez de Egilazen marrazkia jarriko dute, festen egitarauko azalean Lur Elortzarena eta irailean egingo den 25. azoka ekologikoaren poltsetan, Oroitz Altunarena.
Mokadutxoa egin eta sua piztu zuten zeraindarrek plazan.
- Hiru marrazki lehiaketetako irabazleak.






























