Furgoneta bat irauli eta bost lagun zauritu dira Urretxun

Santa Barbarako errepidean furgoneta bat irauli da goizaldean, eta bertan zihoazen bost lagunak maila ezberdinetako zauriekin eraman dituzte ospitalera.

Santa Barbarako errepidea, artxiboko irudian.

Urretxun, Santa Barbarako bidean, furgoneta bat irauli egin da goizaldean, eta bost lagun daude zaurituta. Horietatik lau Zumarragako ospitalera eraman dituzt; bat ordea, harrapatuta gelditu da ibilgailuaren barruan, eta larrialdi zerbitzuetako kideek atera behar izan dute. Zauri larrienak zituen bidaiaria Donostiako ospitalera eraman dute.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa