Hauteskunde-orriak koaderno bihurtuta
Legazpiko Udalak Udal, Foru eta Europako hauteskundeetan erabili gabe geratu ziren boto-orriak birziklatu ditu eta legazpiarren eskura dauden koaderno bilakatu dituzte

Maiatzeko hauteskunde egunean erabili ez ziren hautagai-zerrendak jasotzen dituzten paper-orriak birziklatu eta berrerabiltzeko aukera dago. Hain zuzen, oharrak jasotzeko koadernoak bihurtu dituzte.
Udal, Foru eta Europako hauteskundeen ondoren hautagai-zerrenden orrien 40 kaxa ukitu gabe geratu ziren, 240.000 boto txartel zegoen bertan. Berrerabili ez balitz, 420 kilo paper edukiontzi urdinera bota beharko zituzten. Aitzitik, Legazpiko Udalak paperari bestelako erabilpen bat ematea erabaki zuen eta oharrak idazteko koaderno bilakatu dituzte.
Orain koadernoak legazpiar guztien eskura daude. Udaletxean jaso daitezke, Herritarren Arreta Zerbitzuan. Koadernoak doan hartu daitezke agortu arte. Ekintza txikia izanda ere, paperari, bota aurretik, eman ahal dakizkion erabilpenetako baten adibidea da.