Haurrak eta gazteak argazkilaritzan trebatzen
Ikatza argazkilari elkartea haurrei nahiz gazteei zuzendutako argazkilaritza ikastaroa egiten ari da egunotan; bihar amaituko da
Aste osoan ari da hamabost haurrek eta gaztetxok osatutako taldea argazkilaritzan trebatzen. Legazpin ari dira, Ikatza argazkilari elkarteak sustatutako ikastaroa egiten elkarte bertako argazkilariak gidari dituztela. Bidali diguten argazkiak zertan ari diren erakusten du, inondik ere.