Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia osatu dute 20 herritarrek
Ispilla kiroldegiko teknifikazio ikastaroa egiten ari diren 40 igerilarietatik 20k parte hartu dute Getaria-Zarautz zeharkaldian.
Getaria eta Zarautz arteko 49. itsas zeharkaldia egin zuten atzo, eta Urretxu-Zumarragako hainbat herritarrek parte hartu dute bertan. Ispilla Kiroldegiko teknifikazio ikastaroa egiten ari diren 40 igerilarietatik 20k egin dute zeharkaldia. Itsasoaren egoera txarrak aurtengo proba baldintzatu badu ere, guztiek helmugara iristea lortu zuten eta lagun giroan egun zoragarri bat pasa zutela azaldu dute.