Aritz Egea, 25. Dolomitetan

Golden Trail World Serieseko proban maila "oso altua" izan da. Gorakoan ondo baina "beherakoan desastre" moldatu dela dio urretxuarrak.

Aritz Egea urretxuarra Dolomitetako mendi lasterketan // Argazkia: Jordi Saragossa

Aritz Egea Salomon-Iati taldeko korrikalari urretxuarra Dolomitetan izan da asteburuan, Dolomyths Run Skyrace proban parte hartzen. Golden Trail World Serieseko proba da, 22 kilometroko luzeera eta 1.700 metroko desnibela ditu, eta “maila oso altua” izan dela azaldu dute antolatzaileek. Dabide Magnini italiarrak eta Judith Wyder suitzarrak irabazi dute proba. Egeak 25. tokian bukatu du. Sare sozialetan azaldu duenez, “goraka ondo” moldatu zen, baina “beheraka desastre”. Hala ere, “gustura” dago egindako lasterketarekin.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa