Atzera ere, beroa dator
Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia eman du, atzera ere, tenperatura altuak baitaude iragarrita datozen egunetarako.
Aurtengo uztaila markak hausteko bidean da. Azken bero kolpea nahikoa ez eta, beste batek joko du Euskal Herria datozen egunetan. Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia eman du tenperatura altuengatik; izan ere, gaurtik asteazkenera bitartean, 33 eta 37º arteko maximak daude iragarrita.
Goiza epel esnatu bada ere, laster hasiko dira termotetroak goruntz egiten. Eguerdiko 12:00etatik gaueko 21:00etara bitarteko tartea izango da okerrena, eta 33-35º artekoa izan daiteke maximoa. Gauean apur bat jaitsiko dira tenperaturak, baina freskatu gabe.
Berorik zakarrena biharko iragarri dute, 37º-ra arte egin baititzake. Asteazken eta ostegunean ere bero egingo du, baina tenperaturak pixkanaka jaisten hasiko dira. Aldaketa, ostegunerako dator.
Gaur abisu horia beroagatik
— Euskalmet (@Euskalmet) 2019(e)ko uztailaren 22(a)
Asteartean eta asteazkenean alerta laranja beroagatik eta abisu horia baso-sute arriskuagatik.
Asteartean enbatagatik abisu horia indarrean izango da. #AbisuHoria #AlertaLaranja #beroa #enbata #basosutea pic.twitter.com/fbKN42PLgu