Aztiriko festak eta mendi lasterketa, iruditan
Juanjo Igartzabalek irabazi du beste behin ere Aztiriko mendi lasterketa. Herri kirolak, zaldi doma eta erromeria giroko festa izan dute asteburuan.
Festa asteburu betea izan dute Aztirian. Larunbatean patata tortilla lehiaketa, bola jokoa eta erromeria izan zituzten. Atzo berriz, dantza, soinu eta herri kirol saioak. Tartean, Aztiriako Mendi Lasterketaren XV. edizioa ere jokatu dute. Juanjo Igartzabal zumarragarra izan da garaile beste behin ere.
Herri kirol saio berezia ere izan dute, Txapartegi eta Otaegi aizkoran, harri jasotzen, txingatan eta korrika aritu baitira lehian. Elustondo anai-arreben trikiti emanaldia, Goruntz dantza taldearen saioa, Ormazarreta zalditegikoen doma erakustaldia eta bola jokoa ere izan dituzte, besteak beste.