Ordiziako umeen soka-dantza, iruditan
Ordiziako Santa Ana jaietan, ekitaldi sorta izan da, umeen asteburuan. Horien artean, umeen soka-dantza egin dute dozenaka gaztetxok.
Ordiziako Santa Ana jaien barruan, ekitaldiz betetako umeen asteburua izan dute egunotan. Larunbatean, aginte makila umeen alkateari eta udalbatzari emanda hasi zituzten jaiak. Aurtengo egitarauko beste berrikuntzetako bat ere, umeei zuzendutakoa izan da, udalak 2018an jaiotako umeei harrera egin baitie. Zapi urdin bana ere oparitu diote Ordiziako kuadrilla berria izango denari.
Igandean, haurren asteburuko ekitaldiekin jarraituz, umeen esku dantza egin zuten dozenaka gaztetxok, plazan dantza saioa eta herriko kaleetan barrena kalejira eginez. Arratsaldean berriz, umeen danborradak borobildu zuen asteburuko egitaraua.