Putrea pasioan, San Martingo herrigunean
San Martin auzoan putre handi bat ikusi zuten atzo. Hegaldiari ekin ezinda, hainbat orduz ibili zen errepidean.
Sare sozialetan berehala zabaldu dira irudiak. Atzo eguerdian putre bat agertu zen Ataungo San Martin auzoan. Errepidean oinez ibili zen hainbat orduz, hegaldiari ekin ezinda. Bizilagunek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak etorri ziren hura jasotzera. Kostata baina harrapatu zuten hegaztia. Lekukoen arabera, “oso handia” zen putrea, eta jende asko gerturatu zen, ikusminez.
Irudiak, herritarrek sare sozialetan zabaldutakoak dira: