Danbor hotsek hartuko dituzte gaur gauean Ordiziako kaleak
Aurtengoa, danborradaren 107. edizioa izango da .250 pertsona inguru aterako dira. Buztuntzatik 21:30ean abituko dira eta Plaza Nagusian amaituko da kalejira
Ordiziako Santa Ana festetan tradizioa eta berritasuna uztartzen dira. Betiko ekitaldien artean, danborrada da garrantzitsuenetakoa. Ordiziar askok eta askok galtzen ez duten ekitaldia da eta aspaldi kanpoan bizi diren herriko seme-alaba asko herrira itzultzeko aitzakia ere izaten da sarri. Gaur, 21:30ean abiatuko da Buztuntzatik eta Plaza Nagusian egingo dute amaierako ekitaldia.
Beste behin ere herriko kaleak bete egingo dira 107. danborradaren kalejira ikusteko. 250 pertsona aterako dira. 70 danbor jotzaile,110 upel jotzaile, jenerala, zalditeria, 16 gastadore, Ordiziako Musika Banda, 70 bat antotxero eta kantinerak.
Bederatzi kantinera
Pasa den ostiralean aurkeztu zituzten aurtengo danborradan aterako diren kantinerak. Bederatzi izango dira: Azari elkartetik Eider Huerta; Ordiziako Kirol Elkartetik Naiara Aranburu; Itxaropena elkartetik Garazi Juanes; Ordiziako Mendizaleak elkartetik Olatz Arbiza; Boxing Ciclo Club-etik Maider Delgado, Jai Alai elkartetik Ane Cuadrado; Larrun Arritik Leyre Carrillo; Goiz Aterpetik Irene Guerra; Ordizian elkartetik, Leire Beriain.