Madrileko erromesak Goierri garaian
Inaziotar Bidearen zati bat egiten ari dira. Madrileko hainbat parrokiatako 200 lagun bat iritsi dira Legazpira eta gaua Zumarragan egingo dute
Legazpiko plazan hartu dituzte Madrileko hainbat parrokiatako 200 bat kideri. Inaziotar Bidearen zati bat egiten ari dira. Araian hasi dira eta Azpeitiraino joango dira. Legazpiko plazan atseden hartu dute gaur goizean, Andre Mari Jasokundearen parrokia ikusi eta Zumarragara joango dira han, La Salle Legazpi ikastetxean hartuko baitute gauean ostatu.