Zabortegitik datorren galerna
Hego haize zakarrak Mutiloako Lurpe zabortegiko hautsak arrotu eta zabaldu ditu.
Goierri Birzirik elkarteak zabaldutako irudiak dira. Atzo arratsaldean izandako hego haize zakarrak hauts zuria altxarazi du Mutiloako Lurpe zabortegian, eta inguruetara zabaldu da. Galernak nola hondartzan nola harea altxatzen duen, “Goierrin Gipuzkoako zaborrak zabaldu” dituela gogorarazi du zabortegiaren aurkako taldeak.