Zumarragako musika banda, Valentzian
Zumarragako musika banda Valentziako Aldaia herrian egon da asteburuan. Larunbatean, Valentzia bisitatu zuten, paella jan zuten (Aldaiakoek gonbidatuta) eta hondartzan egon ziren. Gauean kalejira eta kontzertua egin zituzten. Opari banaketa ere egon zen. Aldaiakoek Zumarragan egin zuten kontzertuan ateratako argazki bat eta Aldaiako argazki bat oparitu zieten zumarragarrei. Zumarragarrek, berriz, Antioko litografia bat oparitu zieten.