Igande honetan itxita egongo da Mirandaolako burdinola
Mirandaolako Burdinolan igandero izaten den ikuskizuna da aintzina egiten zen moduan burdina lantzea. Igande honetan, hilak 11, saiorik egongo ez den arren; datorren astetik aurrera berriro jarraituko dute ikuskizunarekin.
Mirandaolako Burdinola bere horretan ondare bat izateaz gain, igande goizetan ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izaten dute bertara hurbiltzen diren bisitariek. XVI. mendeko jantziekin olagizonek makinaria martxan jartzen dute, hauspo handiak mugitzen ditu urak eta olagizonek mailuaz lantzen dute burdin gori-goria. Bisita amaitzeko, olagizonek ola-pintxoa egiten dute bertako txingarretan.
Igande honen salbuespenarekin, burdinola igandero izaten da martxan; Aste Santutik irailerarte behintzat. Bisitak 11:30etan eta 12:30etan izaten dira; eta honez gain urte osoan zehar bisitak antolatzen dituzte taldeentzat eta ikastetxeentzat. Honez gain, burdinola martxan ez denean, ikus-entzunezko baten bidez ikus daiteke nolakoa den prozesua.