Mirandaolako Burdinolan igandero izaten den ikuskizuna da aintzina egiten zen moduan burdina lantzea. Igande honetan, hilak 11, saiorik egongo ez den arren; datorren astetik aurrera berriro jarraituko dute ikuskizunarekin.
"Peregrino por la paz" izenarekin ezaguna den erromes valentziarra Seguratik pasa da gaurkoan, eta Segura Irratian elkarrizketatu dute. Azken 6 urteetan 27.000 kilometro egin ditu, eta Jerusalenera iristea du orain helburu.
Junior mailako Mundial aurreko lasterketa izango da aurtengoan ere, eta 200 txirrindulari inguruk hartuko dutela parte aurreikusten da. 10:00etan hasiko da lasterketa eta 114 kilometro izango ditu.
'Great Taste Awards' nazioarteko lehiaketan bost euskal gaztandegi sarituak izan dira: Etxeleku, Aizpea, Otaegi, Kortaria eta La Leze.
Ordiziako azokak abuztuko lehen asteazkenean ere bere horretan jarraitu du. Berritasun ugari aurkitzeko aukera izan dute bertara inguratu direnek.