Londresko 'Great Taste' sarietan bost euskal gaztandegi saritu dituzte
'Great Taste Awards' nazioarteko lehiaketan bost euskal gaztandegi sarituak izan dira: Etxeleku, Aizpea, Otaegi, Kortaria eta La Leze.
1994tik urtero ospatzen da ‘Great taste’ lehiaketa, 12.000 jaki baino gehiago aurkezten dira. Nazioarteko lehiaketa da, baina bereziki europako produktuak aurkezten dituzte. Aurtengoan, 50 epaimahikideren artean 12.772 jaki aztertu dituzte; martxoaren eta uztailaren artean.
Patxi Otaegi gaztandegiak (Beizama, Gipuzkoa) bi izar lortu ditu “Beizama” gaztarekin; Aizpea gaztandegiak (Olaberria) izar bat lortu du bere gazta ketuagatik. La Leze gaztandegiak (Ilarduia, Araba) hiru izar lortu ditu bere gazta naturalarekin eta bi izar gazta ketuarengatik; Kortaria gaztandegiak (Lekaroz, Nafarroa) bi izar lortu ditu gazta naturalarengatik eta beste bi gazta ketuagatik. Azkenik, Etxeleku gaztandegiak bi izar lortu ditu beraien “Bengoetxea” gaztagatik. Bost gaztandegiak daude Idiazabal jatorriaren izenpean.