Urtsuarango festa egun bakarrean ospatuko dute, etzi
Idiazabalgo auzo den Urtsuaranen, Etzegarate barrenean, San Migel festak dituzte. Iaz arte asteburuko bi egun hartzen bazituzten ere, aurten bakarrean kondentsatu dituzte ekitaldi guztiak, eta larunbatean ospatuko dute .
Bertsolariak (Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin), herri kirolariak (aizkolariak eta harri jasotzailea), toka eta bazkaria izango dira. Taberna ere jarriko dute, mondeju pintxoak zerbitzatuko dituzte han, jaien bereizgarri.













