Marino Lejarreta Klasikoa, iruditan
Joseba Beloki eta Castillo hotela omendu dituzte bosgarren edizioan. 94 taldek parte hartu dute; Castilloko taldea izan da azkarrena gizonekoetan ,eta Las Amigas de los fardos, emakumezkoetan.

Txirrindularitzaren historia hurbila osatu duten ehunka kirolari bildu ziren atzo Ordizian, Marino Lejarretaren omenezko klasikoan. Txapel Gorri elkarteak antolatutako probak bosgarren edizioa bete du aurten, eta urteroko hitzordua bihurtzen ari da tropeleko beteranoentzat. Aurten, 94 taldek parte hartu dute, eta horietatik 12 emakumezko txirrindulariek osatutakoak izan dira. Joseba Beloki txirrindularia eta Castillo Hotela omendu dituzte antolatzaileek; hain zuzen ere, Castillokoen taldea izan da taldekako erlojupekoan denborarik onena egin duena.
Atzoko egunak emandakoaren laburpena, Gotzon Aranbururen bideoan, eta Andrea Aranbururen argazkietan: