Izal Bira ekimena berriro ere martxan da gaurtik hasita
IDIAZABAL //Ariketa fisikoa egin eta harremanak sendotzeko Izal Bira egingo dute gaurtik hasita, asteartero. Udaletxeko plazatik 11:00etan abiatuko dira. Ibiltzeko zailtasunak dituztenek ere parte har dezakete ibilbide lauak eta seguruak direlako. Bestalde boluntario, bezala parte hartu nahi duenak 943 18 71 00ra deitu beharko du













