Festak, futbola eta artea
Zaldibiako Santa Fe jaiak, Segura eta Idiazabalen arteko futbol derbia eta Urretxu-Zumarragako pintura eta argazki lehiaketak izan ziren 2004ko urriaren 10eko albiste nagusiak
Zaldibiako Santa Fe jaiak bete-betean ziren duela 15 urte. Bezperan egindako umeen eta helduen krosaren berri eman zuen Goierriko Hitzak urriaren 10eko alean. Helduen atletismo proban Oscar Team taldekoak izan ziren nagusi; haiekin batera, Txindokik, Realak eta Tolosak ere parte hartu zuten.
Futbol kontuak ere bai; Segurak 2-0 irabazi zuen Idiazabalen kontra, Erregional mailako derbi goierritarrean. Preferente mailan berriz, Ordiziak 2-1 irabazi zion Bergarari. Urolak berriz, 7-0 irabazi zion Hondarribia liderrari.
Ordizian egindako Goierriko Letren Egunaren eta Artisaualdiaren berri ere eman zuen Hitzak, duela 15 urteko zenbaki hartan. Kultur arloarekin jarraituz, pintura eta argazki lehiaketetako sariak banatu zituzten Urretxu-Zumarragan.