Aldaketak egin dituzte Legazpiko asteburuko zine karteldegian
Asteburuan "Agur Etxebeste" emango dute iragarrita zegoen "Mientras dure la guerra" filmaren ordez; azken hori hurrengo asteburuan emango dute
Datorren astebururako Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra azken filma ematekoak ziren Latxartegi aretoan. Azken orduko hainbar arazo tarteko, baina, haren ordez Agur Etxebeste filmaren emanaldia egingo dute, Asier Altuna eta Telmo Esnalena. Larunbatean eta igandean, 19:30ean, emango dute Latxartegi aretoan. Bi emanaldiak euskaraz egingo dituzte. Amenabarren filma hurrengo astean emango dute, urriaren 18an eta 20an.