Arantzazurako urteroko bisita, bi asteburutan
Iraileko azken asteburuan ohiko erromesaldia egin zuten 27 herritarrek. Pasa den asteburuan beste sei joan dira, herritik oinez.
Gabiriarrek egin dute urteko erromesaldia Arantzazura. Ohi bezala, iraileko azken igandean joan ziren gehienak, autobusean. 27 herritar izan ziren, eta han bazkaldu zuten. Jesus Mari Iturriotz apaizarekin batera, Gabirian lehen egon zen Koldo Sarasola ere joan zen, Deustutik propio etorrita. Lehengo larunbatean, berriz, sei lagun herritik oinez joan ziren.