Manueleneko azken tragoa
Mende bete eta lau belaunalditako historiaren ondoren, Lazkaoko Manuelene tabernak azkenekoz itxi zituen ateak 2004ko urrian.
2004ko urriko bigarren astean itxi zuten Lazkaoko Manuelene taberna, hura zegoen eraikina bota behar zutela eta. Agirre Larrañaga sendiak lau belaunalditan izan zuen zabalik. Andoni, Ixabel eta Iñaki anai-arrebekin izan zen Goierriko Hitza.
Haien aitona Manuelek hasi zuen tabernaren martxa, mende bat lehenago. “Udaletxe azpian jarri zuen aurrena ostatua. Gero sidrerira joan ziren, eta handik hona. Gure ama artean umea zen, eta hai baserri bezala zegoen, perratokiarekin eta ikuiluarekin”. Aitonaren izenetik zetorkion Manuelene izena tabernari, baina lehenago Albarkerone deitzen zitzaion, abarkagilea ere bazen eta.
- Erreportajea: Manuelene: bizikera baten azken aztarna (PDF)
Gaurko egunez, duela hamabost urte, Euskal Herriko maila nagusiko Aizkora Txapelketa jokatu zuten Agurainen (Araba), eta laugarren egin zuen Iñaki Azurmendi Arriarango aizkolariak. Harekin egindako elkarrizketa argitaratu zuen Hitzak biharamunean.