Dantza egun bete-betea Seguran
Segurak hirugarren Dantza Eguna hartu du gaur. Goizean polka eta plaza dantzak izan dira protagonista, arratsaldean Euskal Herriko Dantza Txapelketa.
Euskal Herriko Dantza Txapelketa entzutetsuaren anparoan eta horrek 40 urte bete zituenean, dantza festa egun osora zabaltzea erabaki zuten Seguran eta duela gutxi lehen Dantza Eguna egin zuten. Gaur 3. edizioaren txanda da. Goiz erdialdean hasi dira ekitaldiak, tartean herriko plaza nagusian dantzatu duten polka herrikoia. Plaza dantza gidatuak eta bazkaria etorri dira ondoren.
Arratsaldean Baratze pilotalekua izango da topagunea, dantza txapelketarekin. Bizkaiko eta Gipuzkoako 14 bikote ariko dira txapela lortzeko lehian, tartean bikote goierritar bat, Legazpiko Idoia Narbaizak eta Irati Olaizolak osatutakoa.
ARGAZKIAK: Gotzon Aranburu