Autodefentsa feminista tailerra egingo du, Aizan!-ek
IDIAZABAL //Aizan Talde Feministak 14 urtetik gorako emakumeentzat autodefentsa feminista tailerra antolatu du. Azaroaren 9an egingo dute, Zelaa kiroldegian. Tailerra sei ordukoa izango da. Teoria eta praktika izango ditu. 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara egingo dute. 12 euro balio du eta izena eman behar da haien facebook perfilean jarri duten izen-emate orria beteta.













