Gazte Festetako musean emakumeak txapeldun

Legorretako Gazte Asanbladak antolatuta, 21. Gazte Festak ospatu dituzte asteburuan. Mus txapelketako finalean, emakumezko bi bikote aritu dira lehian.

Legorretako 21. Gazte Festak ospatu dituzte asteburuan, Gazte Piku Gazte Asanbladak antolatuta. Antolatutako ekitaldien artean, ohiko Mus Txapelketa jokatu dute; Gazte Festen lehen ediziotik mantentzen den ekitaldia da. Emakumezkoek osatutako bi bikote iritsi ziren finalera. Bigarren, Maddi Jauregi eta Edurne Zabaleta izan ziren; irabazleak berriz Mara Altuna eta Ianire Gaztañaga.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa