Zubimuzu plazan egingo da aurten.

Kokaleku berria izango du Beasaingo XXX. Euskal liburu eta disko azokak: Zubimuzu plaza. Ostiralean eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara egongo da azoka irekita eta igandean, goizean bakarrik. Ohi bezala, produktu guztiek %15eko beherapena izango dute. Irakurle Taldekoek azokarekin batera egingo dute abenduko saioa. Ione Gorostarzuren Ez da erditzea liburua irakurriko dute. Igartzan elkartuko dira 17:30ean.