Gabonetako loteria salgai jubilatuen elkartean
IDIAZABAL // Urtero egiten duten moduan aurten ere Gabonetako loteria salgai jarriko dute Idiazabalgo jubilatu elkartekoek. Gaur eta bihar egin izango da, 19:00etatik 20:00etara Jubilatuen Elkartean. Bazkide guztientzat partizipazioak 10 eurokoak izango dira. Puntual izatea eskatu dute.













