Hilaren 12ko Gasteizko ekitaldira joateko autobusa antolatu dute Goierriko Pentsiodunek
Astelehenean, 11:00etan, Lazkaon egingo duten elkarretaratzean izena emateko aukera izango da.
Goierriko Pentsiodunek autobusa antolatu dute hilaren 12an Gasteizko legebiltzarrean egingo duten elkarretaratzera joateko. «Euskal parlamentariei gutxieneko pentsioa 1.080 eurora osatu dezatela eskatuko diegu eta Espainiako parlamentariei guztiontzat pentsio duinak izatea onar dezatela». Asteleheneko Lazkaoko elkarretaratzean (11:00) izena emateko aukera izango da, eta eguerditik aurrera 686 69 86 76 telefonoan.