
Abenduko larunbateko plaza azpiko azokan (10:00-14:00) garaiko barazki, lore, arrain kontserba, txerriki, hazi, ogi, gazta eta gozoez gain, sagardoa izango da protagonista. 11:30etik aurrera, Zelaia sagardotegikoek zuzenduko dute dastaketa. Sagardoari laguntzeko gaztaina erreak ere banatuko dituzte. 13:30ean bi saskiren zozketa egingo dute, erosleen artean.