Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ez dute hutsik egin Ordizian
Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolek antolatuta, 'Bizi dantza' ikuskizun berria estreinatu dute Majori kiroldegian. Ziburuko eta Urruñako ikastolei laguntzeko bideratuko da dirua. Oneka Garmendia eta Agus Zinkunegi omendu dituzte.
Gabon inguruan urtero egiten dute bisita Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ordiziara eta gaur ere ez dute hutsik egin. Goierriko haurrak eta gurasoak zain zituzten, ilusioz eta gogotsu, eta ‘Bizi dantza’ ikuskizun berriarekin ederki pasatu dute gaur Majori Kiroldegian bildutakoek. Aurten gainera, laguntzaile bereziak izan dituzte pailazoek: Amets Bide dantza taldeko dantzariak.
Omenaldia Oneka Garmendiari eta Agus Zinkunegiri
Bestsalde, momentu berezia eta hunkigarria ere bizi izan da gaur Majori kiroldegian: urte askoan Ordiziako pailazoen saioan, era batera edo bestera, parte hartu izan duten Oneka Garmendia eta Agus Zinkunegi omendu baitituzte.
Zenbaki sarituak
Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza ikastolek antolatuta jaialdia izaten da Ordiziakoa, Lapurdiko Urruñako eta Ziburuko ikastolei laguntza ekonomikoa emateko helburuarekin. Helburu hori lortzeko errifak ere ateratzen dituzte eta ondorengoak dira zenbaki sarituak:
- saria: Asteburua Port Aventuran lau pertsonentzat: 2153
- saria: Urbitarten 10 afari: 1134
- saria: Xaia Ostatuan 10 afari: 2314