Aramako pala txapelketak baditu irabazleak
Emakumezkoetan Irribarria-Eskisabel eta gizonezkoetan Aramendi-Vitoria bikoteak izan dira txapeldunak.
Asteburuan jokatu dituzte Aramako Pala Txapelketako finalak. Emakumezkoetan, Irribarria eta Eskisabel izan dira txapeldunak, finalean Urretabizkaiari eta Aramendiri irabazita. Gizonezkoetan berriz, Aramendi eta Vitoria donostiarrak nagusitu dira, Itsasondoko Etxeberriatarren kontrakoan. Lehiaz gain, giro ederra izan dute denen artean, eta antolatzaileek, parte-hartzaile guztiei esker ona agertu diete.