Atarrabiako Udalak antolatzen duen Petri Atarrabiako XXVII.literatur sariketako euskarazko sari nagusia jaso du Irati Goikoetxea beasaindarrak.
Emakumezkoetan Irribarria-Eskisabel eta gizonezkoetan Aramendi-Vitoria bikoteak izan dira txapeldunak.
Segurako mendizaleek eta eskolako haur eta gurasoek elkarrekin egin dute asteburuko irteera. Mendi federatu txartelak aste honetan egin ahal izango dira, Seguran bertan.
Beasaindarrek Beneditarren artxiboko ondarea ezagutzeko aukera izango dute, propio antolatutako bisita gidatuen bidez. Herritarrentzako bisitak otsailean hasiko dira.
Arretxek Segurako Egunean Behin lehiaketa irabazi du eta Lujanbiok Badakink! lehiaketa.
Ordiziako PSE-EEk «klima aldaketaren aurkako Egokitzapen Plan bat» garatu dezala eskatu dio udal gobernuari. Eskaera erregistratu dute udaletxean, eta osoko bilkurara eramango dute gaia.
Ordiziako tren geltokian irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo ditu Adif konpainiak. Eraikin berria egingo dute, bi altueratan eta lur azpiko pasabidearekin.
Idazle lasartearrak 'Antzara eguna' komiki-liburuaren inguruko solasaldia egingo du asteazkenean, Karreane Kultur Etxean.
Realeko jokalariak Zumarragako Ospitalean izan ziren gaur 15 urte, gaixo zeuden haurrak bisitatzen. Alderdi politikoen ekitaldiek eta Txema Auzmendik jasotako Giza Eskubideen Sariak osatu zuten eguneko aktualitatea.
Kutxa Ekogunearen Trukegune Sarera atxikitu da Beasaingo Udala "kontsumo arduratsua eta birziklapena bultzatzeko" helburuz. Udaletxeko arkupean dago.
Zegamako Jubilatuen Elkarteak ekitaldi sorta antolatu du, larunbatera arte. Amagoia Murumendiaraz eta Irene Rilo medikuak etorriko dira hitzaldi bana ematera, gaur-biharretan.