Harkaitz Canorekin solasaldia egingo dute Karreanen
Idazle lasartearrak 'Antzara eguna' komiki-liburuaren inguruko solasaldia egingo du asteazkenean, Karreane Kultur Etxean.
Zaldibiako Udalak abendurako antolatu duen ekitaldi sortaren barruan, Harkaitz Cano idazlea izango dute gonbidatu, asteazkenean. Canok eta Adur Larreak osatu duten Antzara eguna komiki-liburua oinarri hartuta, solasaldia egingo dute. Fikzioaren bidez, Santi Brouard abokatu abertzalearen hilketa landu dute lan horretan. Liburua aurkezteaz gain, euskal komikigintzari buruzko hainbat zertzelada emango ditu idazle lasartearrak. Saioa 18:30ean izango da, Karreane Kultur Etxean.