Segurako mendizaleak Oamendin
Segurako mendizaleek eta eskolako haur eta gurasoek elkarrekin egin dute asteburuko irteera. Mendi federatu txartelak aste honetan egin ahal izango dira, Seguran bertan.
Segurako Mendizaleak Oamendin izan dira asteburuan. Irteera jendetsua izan dute, eskolako ikasle eta gurasoekin batera egin baitute txangoa. Eguraldia ere lagun izan dute, eta giro onean osatu dute ibilbidea.
Bestalde, mendizale elkarteak jakinarazi duenez, 2020ko mendiko federatu txartela atera edo berritu nahi dutenek, horretarako aukera izango dute Seguran bertan. Zurbano etxera jo behar da horretarako, bihar (hilak 18) eta ostiralean, 19:00etatik 20:00etara bitartean.