'564' kantua abestuko dute bihar Beasainen eta Lazkaon
Beasaingo Zubimuzu plazan, 19:30ean eta Lazkaon, 20:00etan, Ansoategi Herrikoan.
Espetxeetara elkartasuna helarazteko, eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatzeko helburuarekin, Hertzainak taldearen 564 abestia kantatuko dute bihar, abenduaren 24an, Euskal Herriko hainbat plazatan. Hertzainak taldeko Josu Zabalak iragarri zuen abenduaren 24an Otxandioko plazan kantatuko zuela eta beste hainbat kantarik ere dei bera egin dute, herritarrak gonbidatu nahi dituzte beraiekin batera kantatzera.
Goierriren kasuan, Beasainen, Aitor Furundarenak jarri du hitzordua: 19:30ean, Zubimuzun plazan.
Lazkaon, 20:00ak aldera, plazako antzerkia bukatutakoan, abestuko dute 564, Ansoategi Herrikoan.