564 elkartasun taupada
Abenduaren 31n, 19:30ean, Ordiziako plazan abestuko dute.
Abenduaren 24 iluntzean, Euskal Herriko hainbat plazetan bezala, Hertzainak taldearen ‘564’ kantua abestu zuten Beasainen eta Lazkaon, “espetxeetara elkartasuna helarazteko, eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatzeko helburuarekin”. Urte Zahar egunean, berriz, Ordiziako plazan abestuko dute, 19:30ean.
Beasainen ekitaldi gehiago
Bestalde, Orain presoak lelopean, bihar, 19:30ean, jaitsiera egingo dute Igartzako jauregitik Bideluze plazaraino. Abenduaren 31n, azkenik, topa egingo dute Zubimuzuko Ez daudenen mahaian, 19:30ean.