Zinegabonak Beasaingo Usurbe Antzokian
Hiru film eta tailer eskainiko dituzte gaur, larunbatean eta igandean, 11:30ean, euskaraz. Euro 1 balio du sarrerak.
Gaur hasi eta abenduaren 29ra bitartean, Zinegabonak ospatuko dituzte Euskal Herriko bost zinemetan; tartean, Beasainen. Gazteek eta familiek jaiegun horietan “plan alternatiboaz” gozatu ahal izateko euskarazko film eta animazio tailerrak eskainiko ditu Zineuskadik, EZAErekin eta EITBrekin elkarlanean: “Txikien sormena suspertu eta pantaila handian eta euskaraz ikusten diren filmen aldeko apustua egin du”.
Tailerra
Oraingo honetan, tailerrak Takeshi Nagate eta Kazue Monno artista japoniarrek garatutako Pika-pika (‘dir dir’ euskaraz) teknikarekin burutuko dira. Partaideek argiaren bidezko marrazketa edo Light Painting izenez ezaguna denarekin gozatu ahal izango dute. Teknika hori, batez ere, Picassoren argazkien bitartez ezagutzera eman zen, linternarekin airean zezenak marrazten baitzituen, besteak beste. Euskarri digitalen zabalkuntzarekin batera hasi ziren erabiltzen prozedura hau animazio teknika bezala, paperean eginiko marrazketa linternaren argiarekin airean egindako diseinuengatik ordezkatuz. Tailerraren bukaeran, parte-hartzaileek sortutako obra proiektatuko da. Horregatik, beharrezkoa da sakelako telefonoak edo linternak eramatea.
Egitaraua