Makilak aldatu dira eskuz

Goierriko 22 udalbatza osatu dituzte asteburuan, eta horietatik 12tan, alkate berrien esku gelditu da aginte makila; beste hamarretan, berriz, lehendik alkate daudenek jarraituko dute. Udalbatza berrietako zinegotzien %44,1 emakumezkoak dira. Hona hemen Goierriko udalbatza guztien osaketa, herriz herri.

'Euskal abestirik kuttunena' lehiaketa egin dute Loinazpe ikastetxean

Bihar, ikasturte amaierako aurreskua eta txapelua dantzatuko dituzte Loinazpeko patioan, udaletxe aurrean, Bideluze plazan eta Erauskin plazan.

Zeraingo udal langileek elkarretatzea egin dute "Joxean udal langilearen eskubideen defentsan"

Zeraingo udal berria osatzeko bilkura garaian egindako elkarretaratzean, "Zeraingo Udal Gobernuari hausnarketa sakona egin dezala" eskatu diote.

Lide Erbina Munduko Serieetako jokalari gazte onena hautatu dute

Munduko Serieetan jarraituko du nesken zazpiko selekzioak.

Harriak, Arriarango presaren barrenean

Arriarango urtegiaren 25. urtemugan, lau artistaren lanak bildu ditu presaren barrenean jarri duten 'Harriak: barru, barren, barrene' erakusketak. Uztailaren 14ra arte dago ikusgai.

Euskara eta literatura Igartzan

XXIX. Beasain Idazlehiaketako sari banaketa egin dute Igartza Jauregian. Goierriko hainbat herritako gazteek hartu dute parte lehiaketan, eta gogoz jaso dituzte euren sariak.

Mundu osoko herrialdeetako zaporeak

Senegal, Mexiko, Bulgaria... hamaika herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izan dute goizean Ormaiztegin izan direnek: kulturarteko gastroazoka antolatu dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa