
Orain bost urte inguru Bellotak banaketa zerbitzua DHLrekin azpikontratatu zuen; DHLko Aguraineko plantako langileek salatu dute ezin dutela hitzarmenik sinatu

'Kalitatezko konposta zuri' esker lelopean, sentsibilizazio kanpaina jarriko du martxan astelehenean. Ekainaren 3an Ataunen hasiko dira banatzen. 20 saski ere zozkatuko dituzte.

Bihar hasiko da mendiaren eta korrikalarien festa Zegaman, Kilometro Bertikalarekin. Igandean jokatuko dira Zegama-Aizkorri XVIII. mendi maratoia eta junior traila

Festen hasierako pregoia Murumendi ikastetxeko haurrek irakurriko dute, Ane Etxezarreta Realeko jokalaria lagun dutela. Haurren soka dantzan 20 neskak eta 20 mutilek hartuko dute parte.

Udalbatzak bi eskaintzaren artean «txosten tekniko onena» aurkeztu duena aukeratu du. Uztailean hasteko baldintza du, eta 14 hilabetean bukatzea eskaini du

Ugaro nesken saskibaloi taldeak eman die hasiera Azintzio jaiei. Igandera arte egitarau oparoa izango dute. Larunbatean, Ze Esatek, Anita Parker eta Esne Beltza taldeek joko dute

Eguerdiko 13:30ean aurkitu dute 70 urteko olaberritarraren gorpua. Herenegun eguerditik ari ziren haren bila, Arriarango urtegian.

Gaur arratsaldean hasiko dira Legorretako Azintzio festak eta igandera arte luzatuko dira. Ugaro nesken saskibaloi taldeak botako du suziria eta esango du pregoia