Korrika

Korrika Goierrin sartu da

Legorretatik barrena sartu da 21. Korrika Goierrin eta Legorretatik Itsasondora bidean da. Eskualde osoa zeharkatuta, Udanatik aterako da 11:29an.

CAFen kontratu askoren atzean, azpikontratazioak daudela salatu dute langileek

Kalitatezko enplegua sortu ezean, proiektu eta negozio-lerro berriak ez direla baliagarriak dio CAFeko enpresa batzordeak, eta zuzendaritzari, Beasaingo eta Irungo lantegien aldeko apustua egiteko eskatu diote.

Apirilaren 24ean egingo dute Artzain Eguna Ordizian

Aizpea Oihaneder sukaldariak moztuko du gazta berria. Erregulartasun sariak Joseba Intsausti artzainak eta Goiburu gaztandegiak jasoko dituzte

Korrika

Korrika txikiak, gero eta handiago

Korrika Goierritik pasako den egunaren bezperan, Korrika txikiak egiten ari dira Goierriko hainbat herritan. Goizean, ekitaldi jendetsuak egin dituzte Beasainen, Ordizian eta Urretxu-Zumarragan.

Majori kiroldegiko gimnasioa itxi egin dute

Lazkaoko kiroldegiko gimnasioa erabili ahalko dute bazkideek.

Korrika

Beasaingo 24 elkartek eta norbanakok erosi dituzte Korrikako kilometroak

Beasaingo 24 elkarte, erakunde eta norbanakok erosi dituzte Korrikarako kilometroak. Tartean da Goierriko Hitza ere; 2217. kilometroan hartuko du lekukoa.

Europako goitibehera gidaririk onenak Legazpin lehiatuko dira

Maldan Behera taldearen ekimenez, Europako Speeddown Kopa Legazpin jokatuko da. Apirilaren 20an eta 21ean izango da. 88 gidarik parte hartuko dute

Oporrak bakean

Saharako haurrak udan hartzeko 30 harrera familia behar dira Gipuzkoan

Udako bi hilabeteetan 10-12 urte bitarteko haurrak basamortuko baldintza gogorretatik ateratzea da helburua. Segurako Telleria-Muñoa familiara hirugarren urtez etorriko da Manna

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa