Beasaingo Olanok irabazi du Gipuzkoako 21. Odolki Txapelketa Ordizian

Lehen bi sariak Beasaingo Olanok eta Muruazpik eraman dituzte. Hirugarren Deba izan da.

Ostalari berriek bihar zabalduko dute Gabiriako Ostatua

Irekiera ekitaldia ostegunean (azaroak 28) 19:00etan egingo dute. Pintxoak doan jarriko dituzte, eta Txost musika taldeak girotuko du inaugurazioa.

«Artean barruko bakea aurkitu dut, baita nire bidea ere»

Almerian jaio zen Salmeron, 1943an. Hiriburu txikia zen, eta 36ko gerra ostean azpiratua izan zen. Eremu gorrikoa, erortzen azkenetarikoa izan zen 30.000 bizilaguneko hirian jaio zen.

Berroetako gazta merkatutik erretiratu du Jaurlaritzak, listeria kasu bat dela eta

Bakteria atzeman orduko, salmenta puntuetan zeuden gazta guztiak erretiratu eta etxean zituztenak zigilatu egin dituzte. Momentuz ez dago inor kutsatu denaren zantzurik.

Urretxuko Santa Barbara eguneko zentroak 25. urteurrena ospatu du

Ainhoa Plagarok bost kanta abestu ditu eta Algaraklown taldeko pailazoek ikuskizuna egin dute. Santa Barbara zentroa mendekotasuna duten 65 urtetik gorakoei zuzendua dago

Pilotaz eta futbolaz, lagun artean

Ordiziako Jai-Alai pilotari elkarteak bost kirolari profesional elkartu ditu Barrenan bakoitzaren momentuko egoeraz, kirolaz eta kirolaren ingurumariaz aritzeko.

laida goiburu

Majoriko lanen mailegu eskaera atzera bota du udalbatzak

Udal Gobernuak ez-ohiko udalbatza deitu eta urgentziaz landu dute Majoriko gaia. EH Bilduren sei zinegotzien babesa ez da nahikoa izan proposamenak onartzeko.

Kepa Zubiarrain (Lazkaoko alkatea)

«Liskarrak alboratu, eta Lazkaon aro berri bat ireki nahi nuke»

Zinegotzi kargua utzi eta 20 urtera Kepa Zubiarrain (Lazkao, 1969), alkate izateko itzuli da. Kiroldegia eta industrialdea ditu lanak. Mercadonaz primizia eman du: baldintza guztiak ez daude argi.

Sunsundegi auto klasikoen rallya Zumarragan geldituko da

Ibilgailu klasikoen rallyak geldialdia egingo du larunbatean Zumarragan. Parte-hartzaileen artean, bi herritar daude.

a.Zaldua

Legazpiko IX. Ziklo-krosa egingo dute bihar Urtatzan

Denboraldia hasi berri da. Goierrin hiru proba izango dira guztira. Beasaingoa azaroaren 24an izango da eta Ormaiztegin urtarrilaren 5ean egingo dute ziklo-krosa

Bertan behera geratu da 'Genero indarkeria, munduko izurritea' dokumentala

Oriako Lamiak elkarteak aurrerago jakinaraziko du data berria.

Eneko Elosegi, hamargarren Malaysiako Ironman proba

Aurten beste Ironmanetan parte hartu du: Astanan eta Lanzaroten.

Minbiziaren Aurkako Elkarteak diru bilketa egingo du Goierrin

Bihar Olaberrian eta larunbatean Beasaingo Odolki Egunean izango dira Goierriko boluntarioak.

Easo Emakume koruak hasiera emango dio bihar Azaroan Musika zikloari

Bederatzi kontzertu hartuko ditu Azaroan Musika zikloak. Bihar hasi eta astebururo musika eskaintza egongo da. Emanaldiak parrokian, Txillida Lantokian, kalean eta Gaztetxean izango dira

Aitorren lehen pedalkadak

GOIERRIKO HITZA sortu zen urte berean, 2004an, osatu zuen Aitor Perez Arrieta zegamarrak bere lehen denboraldia profesional mailan. Bederatzi urte egin zituen profesionalen artean.

Gazte Festak ospatuko dituzte Legorretan ostegunetik larunbatera

Legorretako Gazte Festak 21. aldiz ospatuko dituzte. Ostegunean txapel-karropotearekin hasiko dute egitaraua. Mus txapelketa ostiralean jokatuko dute eta aurretik izena ematea komeni da

Denboraldi berria hasi da Ordiziako igerilarientzat

Denboraldia hasi berria bada ere, lan txukuna egin dute Hernaniko eta Lasarteko probetan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa