Legazpiko Tipi Tapari ibilbide berria gehituko diote

Ibilbide berria parte hartzaileek erabakiko dute ostegunetan bertan. Luzea eta motza egiten dituzte orain. Azaroaren 21ean hirugarren aukera hori martxan jarriko dute.

'Beasain dantzaz eta kantuz' ikuskizun berria sortu dute Aurtzakak eta Loinatz Abesbatzak

Azaroaren 30ean izango da Andre Mari Elizan. Sarrerak salgai jarriko dituzte ostegunetik aurrera Mirentxu liburu dendan. Elizako organoak ere protagonismo berezia izango du.

Zaldibiako plaza aldea nola berritu zehazteko prozesua bihar hasiko da

Partaidetza prozesu batean diseinatuko dute plazaren itxura, baita zer baliabide edo gune izan behar dituen ere. Sektoreka bilduta, ekarpenak jasoko dituzte lehen fasean

Majoriko kantxa txikia ireki dute eta gimnasioa urte hasierarako prest

Kantxa txikia irekita, kirol taldeak Majorin entrentzen ari dira atzotik. Gimnasioa eremu berri batean, handiagoa eta makina berriekin irekiko dute, urte hasierarako

Borja Blanco (argazkilaria)

«Argazkilaritzak sormena lantzeko aukera ematen dit»

Borja Blanco (Legazpi, 1984) Ikatza argazkilari elkarteko kideak bi sari jaso berri ditu Sorian (Gaztela). Hango diputazioak antolatutako Manuel Lafuente Caloto argazki rallyan digitaleko sari absolutua irabazi du, eta analogikoko gai libreko saria.

Indarkeria matxistaren aurkako 425 metro hari mataza

Igartzako jauregian zintzilikatu dituzte azaroaren 25eko ekitaldien barruan.

Lau eta erdikoaren finala, Mediavillaren argazkietan

Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak Iruñean jokatutako lau eta erdiko txapelketaren finala iruditan jaso du Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak.

Andoitz Bonilla Yamaha R1 Cup 2019ko txapeldun

Bartzelonako zirkuituan jokatu den proba irabazi du; denboraldiko bosgarren garaipena izan da.

Duela 15 urte · Albiste izan zen

Gazteak baserri mundura gerturatuz

Idiazabalgo gazte talde batek baserri mundura gerturatzeko kanpaina egin zuen duela 15 urte. Ordiziako Santa Ana abesbatza Erroman izan zen, eta Aita Santuaren bedeinkazioa jaso zuten.

Mintzalagun egitasmoan izena emateko deia

Euskaltzaleen Topaguneak mintzapraktikarako egitasmoan izena emateko epea zabaldu du, urriaren bukaerara arte.

Larunbatean inauguratuko dute 'Pump track' pista, bizikleta malabareekin

Rafael Izquierdo Espainiako BMX modalitateko txapeldunak erakustaldiak egingo ditu. Bizikleta, skate edo irristatzen duen edozein gailurekin ibiltzeko gunea da. Arauak jarri ditu udalak

Ainhoa Garmendia sopranoak kontzertua egingo du Legorretan

'Euskal kantuen errezitala' emanaldia egingo du urriaren 25ean, Legorretako Herri Antzokian. Sarrerak salgai daude herriko kioskoan.

Okene Abrego musikaria Lazkaon elkarrizketatuko dute

BAP! eta Inoren Ero Ni taldeetan aritutakoa da Abrego anaietan zaharrena. Lazkaoko Hitz&Musik saioetan izango da, bihar.

Duela 15 urte · Albiste izan zen

Emakumezkoen futbola, bidea egiten

Urola Kirol Elkarteak nesken Futbol8 taldea sortu zuen aurrenekoz 2004an. Taldekideekin izan zen Goierriko Hitza. Ezetz asmatu zein ziren garai hartan gogokoen zituzten jokalariak.

La Bellota Extremadurako Zentroan 23. Kultur Astea ospatzen ari dira

Zentroaren ateak legazpiar guztientzat "zabal-zabalik" daudela diote. Bihar jubilatuen eguna ospatuko dute, eta ostiralean, umeena.

m. luki

Bolalumak birziklatzen hasi dira udaletxean Ecoskan auditoretzaren harira

Neguan udal-brigadak Ecoskan auditoretza pasa zuen eta orain udal eraikinak pasa berri du. 2004tik ari dira urtero ingurumen kudeaketa hobetzen. «Oso lagungarri» dela dio teknikariak

Ezker Anitzak bi hitzaldi antolatu ditu Zumarragan larunbaterako

Eskola feminista egitasmoaren barruan, Sonia Vaccaro eta Sara Vicente hizlariak gonbidatu dituzte. Ondoren bazkaria ere egingo dute.

Arriarango argazki lehiaketa, Mikel Gaztañagarentzat

Bigarrena Martin Mendizabal izan da eta hirugarrena Martina Mujika.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa