Legazpi eta Brinkola arteko autobus zerbitzua egongo da San Agustin jaietan

San Agustin jaiak ospatzen dituzte Brinkolan asteburuan, eta Legazpiko Udalak autobus zerbitzu berezia jarri du. Junetorrik ostiralean eta larunbatean emango du zerbitzua. Goizaldean ere izango dira autobusak, jai batzordeak jarritakoak.

Beasaingo Porru Kalea, festarako prestatzen

Gaur, 16:30etik, mus txapelketarekin hasiko dute jaia gazte lokalek; 19:00etan sagardo dastaketa egingo dute. Bihar, berriz, herri bazkaria egingo dute.

Barazkigintzatik, herrigintzara

Kutxa Ekoguneak eta Zumarragako Udalak baratze parke bat egin dute Urtubin. Egitasmo honek harrera bikaina izan du eta erabiltzaileen artean giro paregabea dute.

Mercadona Goierrin sartuko da, Lazkaon supermerkatu bat ezarrita

Hiribarren kalean 3.500 metro koadroko supermerkatua eraikiko du. Behe solairuan 148ko aparkalekua izango du; goian, denda. Irekiera eta eraikitze baimena eskatu du

CAFeko langileek Patxi Epelde oroitu dute

Amiantoaren kaltetuei eskeinitako eskulturaragatik oroitu nahi izan dute CAFeko langileek Patxi Epelde artista zendu berria.

Feli Arrese albaitari nafarrari omenaldia egingo diote Artzain Egunean

Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute igandean Legazpin. Arrese albaitariaren lana goraipatuko dute.

Hauteskundeak

Iñaki Etxaniz eta Nekane Oruesagasti, EH Bilduren zerrendaburuak Urretxun

Urretxuko EH Bilduk udal hauteskundeetarako bi zerrendaburuak aurkeztu ditu, asteburuan egin duen ekitaldian.

Lazkao Txiki gogoan, bertsolari gazteen kantuan

Lazkao Txikiren omenezko bertso saioa egin dute asteburuan Lazkaomendin, Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus bertsolariekin.

Legazpi Korrikarako prestatzen ari da

Materiala saltzeko mahaia jarri dute asteburuan, ostegunean berriro ipiniko dute

Korrikaren amaierako festara joateko autobusak

Apirilaren 24an Gasteizen egingo den amaiera ekitaldira joateko autobusa antolatu dute; izena aurrez eman behar da.

Gorka Hermosak eta Legazpiko Musika Bandak elkarrekin joko dute igandean

Kontzertua parrokian izango da. Hermosak sortutako hiru pieza joko dituzte bandak eta soinujoleak. Bihar Santikutz abesbatzak Aste Santuaren bueltan egin ohi duen emanaldia eskainiko du

Hauteskundeak

Herri programa eta hautagaiak onartuta

Segurako EH Bilduk osatu du udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda; baita herri programa ere.

Bertako bertsoz, aspaldiko partez

Joxe Migel Iztueta 'Lazkao Txiki' gogoratuko dute igandean Lazkaon, hil zela 26 urte bete direnean. Musikaz, dantzaz eta bertsoz osatuko dute ekitaldia. Bertsolariaren izeneko Zelaian ospatuko dute oroimen festatxoa.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa