
Hirigintza batzordea izango du batetik, eta bigarren batzordeak, kultura, kirol eta euskara arloak bilduko ditu. Herritarrek irailaren 20ra arte eman dezakete izena.

Orain arte Goierriko Goierrialdea enpresak zeukan esleipena Bilman Busen esku gelditu da formalki. Aldundiak «ekonomikoki eskaintza onuragarriena» delako esleitu dio zerbitzua.

Ordiziako Kirol Elkarteko Urpekoak taldeko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte Bartzelonan jokatu den Espainiako txapelketan. Sailkapen orokorrean bosgarren egin du klubak

Boxeo gau handiaren aurretik egingo dute entrenamendu saioa eta edonork ikusi ahalko du.

Jaien atarian ospatu dira aurten ere txapelketako finalak, eta Iztueta eta Arruabarrenak osatutako bikotea 22-14 gailendu da Bergantino-Orbegozo bikotearen aurka. 30 bikotek hartu dute parte hiru maila ezberdinetan.

Zazpigarren aldiz banatu dituzte sariak Ordiziako Txikiteroek. Pako Orbeak eta Mertxe Aizpuruak jaso dute Txikitero saria, eta Pako Saezek tabernariarena

Izaro Garmendia zumarragarrak Orbela txakur egoitza ireki zuen duela hiru urte Izazpi mendi magalean. Txakurra beraiekin eraman ezin dutenei zerbitzu ematen die. Hezkuntza zerbitzua eta ile-apaindegia ere badu.

Aran eta sagar mota berriak, lehen berenjena eta leka gorria atzoko ferian; eguraldia ere portatu da, tenperatura eta giro atseginarekin.

Erleen produktuek gizakiaren osasunerako dituzten dohainak eta gai bakoitza nola ateratzen den azalduko dute, bihar, Silvana Huegunek eta Jon Etxeberriak, Ataunen. Bai gaixotasunari aurre egiteko, bai elikadurarako.

Ordizian Merkatari Elkarteko 14 saltokik parte hartuko dute. Ostiralean eta larunbatean jarriko dituzte postuak, goizez eta arratsaldez.

Infantil mailako taldeak eta alebinetako bi taldek eskolarteko xake finala jokatuko dute maiatzean, Donostian

Txoritegi elkarteak antolatuta, ehiza txikiko txapelketa jokatu dute asteburuan. Beteranoetan Xepeiño Agirrek irabazi du, eta gazteetan Asier Alustizak

Garazi Goia segurarrak eta Goizalde Landabaso bilbotarrak '1.362 km euri' liburua aurkeztu dute. Ahaztutako emakumeak gogora ekarri nahi izan dituzte idazleek gutunetan

Japoniako ahozko tradizioko rakugo generoa euskaraz ekarriko du gaur Legazpira Yoshida Hiromik bildutako Azpeitiko Rakugo Ekipoak. Olazabal institutuaren ekimenez eskainiko dute kontaketa kultur etxean, 19:00etan.

Aibarko mendi lasterketan bigarren egin du Bealak taldeko lasterkariak; kilometro bertikalean berea izan da denborarik onena.

Nogen taldeak publiko artean kantatuz eskertu zuen Legorretako Herri Antzokian bildutako zaleen emana.