
Mundu mailan erabateko eraldaketaren alde lanean ari diren proiektu lokalen lana erakustea da ekimen horren helburua. Energiaren alorrean egiten duen lanaren nazioarteko aitortza da.

Beasain Kirol Elkartearen 3. Mailako taldeak asteburuan ekingo die aurre denboraldiko partidei. Jose Luis Ribera entrenatzaile azkoitiarrak jarraituko du taldea gidatzen.

Bihartik igandera arte Santa Marina festak izango dituzte Aztirian. 15. ekitaldia beteko duen Mendi Lasterketa izango da ekitaldirik jendetsuena.

Goierri garaiko udalek eta Uggasa garapen agentziak Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa antolatzen dute urtero, jasangarritasuna bultzatzeko. Aurtengoa baserriei buruz izan da.

Saltokiko biltegian piztu da sutea 22:00ak aldera. Suhiltzaileek berehala itzali dute, sutea gehiago zabaldu aurretik.

Bigarren Euskarabenturako komunikazio lanean dabil uztail guztian Ane Insausti (Lazkao, 1998) kazetaria. Euskarabenturaren informazioa zabaltzeaz arduratzen da.

Hiru batzordeak Antolakuntza, Herritarrak eta Lurraldea izango dira. Lau liberatu egongo dira: EAJko Jon Luqui, Igor Zubillaga eta Maialen Fidalgo eta EH Bilduko Nekane Oruesagasti

Final-zortzirenetako bi saio jokatuko dira Goierrin: irailaren 21ean Ordizian eta 28an Zumarragan. Oñatin hasiko da txapelketa irailaren 14an, eta Donostian bukatu da abenduaren 14an.

Altamira estadioa goraino bete zen atzo, Ordizia Rugby Elkarteak egindako deiari erantzunez. Erasoko bonusari eskar, bost puntu lortu ditu etxeko taldeak:

Urretxu eta Zumarragako EAJren hautagaiek eta Markel Olano Diputatu Nagusirako hautagaiak hartu dute parte, besteak beste, Zumarragako lan saioan. Gizarte politikekiko konpromisoa berretsi eta Gipuzkoa arlo horretan "erreferente" dela esan du Olanok.

EH Bilduk eskualde mailako ekitaldia egingo du bihar Ataunen. Arnaldo Otegik eta Goierriko hainbat herritako hautagaiek parte hartuko dute bertan.

Mountain Film Festival jaialdian Mendiko kultura eta ingurumen saria jaso du On Produkzioek eta Landarlanek egindako dokumentalak.

Zubietako errauskailuan sortutako zepak Mutiloara etorriko direla eta bertako zabortegia handitzeko aukera zabaldu dela ere ohartarazi dute.

Komertzio horiek beraien lokalak adinekoen beharretara egokituta dituztela ziurtatzen du zigiliak. Guztira Beasaingo 23 komertziok dute agiri hori.