Urtarrilaren 25ean irekiko dute Txotx denboraldia Arriaranen
Afariaren aurretik, 16:30ean, Euskal Herriko mus txapelketako saioa jokatuko da Intxaurpe elkartean.
Arriarango Intxaurpe elkarteko upeletako sagardoa ia prest dago, eta urtarrilaren 25ean, Txotx denboraldiaren hasierako ekitaldia egingo dute. Ondorengo egitaraua prestatu dute:
- 16:30. Euskal Herriko XII. Mus txapelketa. Izen ematea, 16:00etatik 16:30era.
- 21:00. Afaria. Urtarrilaren 23a baino lehen eman behar da izena. 20 euro balio du.
- Ondoren. Ane Etxezarreta eta Naroa Aranburu trikitilariak.